Malerrekako eskuz binakako hogeigarren txapelketako kategoria ttikietako finalista gehienak ere erabaki dira

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 7a, 18:00
Martxoaren 5ean jokatuko diren finaletako protagonista gehienak ezagun dira. Alebin eta infantil mailako bikote bana bakarrik falta da jakiteko.

Jubenil, kadete eta infantil mailakoak Donezteben aritu dira eta alebin eta benjaminak Lesakan

Igande honetan, otsailak 6, Doneztebeko Erreka elkarteak hogeigarren urtez antolatutako eskuz binakako pilota txapelketako kategoria ttikienetako finalerdi gehienak jokatu dituzte: jubenil, kadete eta infantil mailakoak Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan eta alebin eta benjamin mailakoak Lesakako pilotalekuan. Partidaren bat edo bertze gibelatu behar izan dute, Covid-arengatik.

Igandean, Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan

Kadeteak

  • Sanchez eta Santesteban (Oberena), 4 - Etxeberria eta Leonet (Oiarpe), 18
  • Beitia eta Canseco (Joko Alai), 18 - Otaegi eta Antimasberes (Lagunak), 8

Infantilak

  • Etxaniz eta Arregi (Oteiza) - Gaztañaga eta Beroz (Gazteleku), gibelatua
  • Etxeberria eta Zelaiaran (Oiarpe), 18 - Otxandorena eta Bereau (Arkupe), 12

Jubenilak

  • Ibarluzea eta Goiburu (Lapke), 16 – Apezetxea eta Agesta (Erreka), 18
  • Mateorena (Aurrera) eta Aranburu (Oiarpe), 4 – Arrillaga eta Arroita (Ataun), 18

 

Igandean, Lesakako pilotalekuan

Alebinak

  • Garcia (Ilunberri) eta Santesteban (Esteribar) – Sagastibeltza eta Ugartemendia (Aurrera) gibelatua
  • Ezkurra eta Leiza (Erreka), 18 – Sarratea eta Garcia (Buruzgain), 4

Benjaminak

  • Iguzkiagirre eta Igoa (Bortziriak), 18 – Elizalde eta Leiza (Erreka), 8
  • Maritxalar eta Bertiz (Erreka), 8 – Sarasa eta Ramirez (Berriozar), 18

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun