Konfinamenduko denbora-pasen soluzioak

2020-05-11

COVID-19ak eragindako itxialdia baretzeko eta arintzeko, Euskararen Etxeak hainbat denbora-pasa entretenigarri argitaratu ditu bere sare sozialetan: hizki-sopak, gurutzegramak, eta abar. Bada, ekimenak nahikoa harrera ona izan du, batez ere konfinamenduaren hasieran, eta orain, denbora-pasa horien soluzioak argitaratzeko unea iritsi da.

Denbora-pasa horiek konfinamenduan argitaratuak izanagatik ere, hainbat erabilera izan ditzakete, besteak beste, Euskaltegi eta ikastetxeetan erabilgarriak izan daitezke edo tokiko aldizkarietan argitara daitezke.

Hori dela eta, denbora-pasa guztien soluzioak bildu ditugu pdf dokumentu batean. Behin soluzioak deskargatuta, jatorrizko denbora-pasak behar izanez gero, Euskararen Etxeko sare sozialetara jotzea baino ez duzue, bertan baitaude guztiak argitaratuta.

Horrekin batera, jakinarazi nahi dizuegu, Euskararen Etxeak bere sare sozialak elikatzen jarraituko duela hainbat esparrutako edukiekin: euskalgintza, euskal kultura, hezkuntza eta euskara bera, jakina.