Euskal egitasmoak

Banden Lehian hirugarren sailkatu zen Dekot taldeak Bay of Biscay jaialdian joko du

2018an burutu zen Banden Lehia jaialdiaren azken edizioa; guztira hamar egin dira. Bada, azken edizio horretako hirugarren sailkatuak, Dekot taldeak, Bermeon estreinakoz egingo den Bay of Biscay jaialdian joko du, uztailaren 26an. Banden Lehiaren sari nagusiaren baitan jasotako kontzertua da.

Dekotek Demak grabatu eta kaleratu zuen joan den urtean. Diskoak hamar kantu biltzen ditu, eta grabazioaz eta nahasketez Haritz Harreguy teknikaria arduratu zen. Ekoizpena Harreguyren eta Ibai Ayerza taldeko abeslari eta gitarra-jolearen esku izan zen. Azkenik, Kataluniako Ultramarinos Mastering estudioetako Victor Garciak masterizatu zuen diskoa.

Grabazioa hainbat aldaketaren emaitza da. Aipatutako formazioarenaz eta hizkuntzarenaz gainera, lehen neska batek abesten zuen, eta orain Ayerza arduratu da abesteaz. Musikalki, pop-rock garaikidearen esparruan kokatzen diren kantu bizi eta dantzagarriak biltzen ditu diskoak, indartsuak, baina baita melodikoak ere.

dekot2

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu