Skip to main content

Bizipoza Jaia apirilaren 27an egingo da Hernanin

Gizartea

Bizipoza elkarteak Bizipoza Jaia antolatu du Hernanin apirilaren 27an. Herriko hainbat eragilerekin batera antolatu dute egitaraua eta Bizipoza Elkarteko 38 elkarteek ere hartuko dute parte.

EGITARAUA

ATSEGINDEGI PLAZA

  • 10:30-14:30: Bizipozako elkarteen gunea.
  • 10:30-14:30: Bizipoza jolasa.
  • 10:30-14:30: Euskal tonbola, Dobera euskara elkarteak antolatuta.
  • 11:00: Go!azen-en ikuskizuna.
  • 11:30: Hernaniko erraldoien eta buruhandien konpartsa herrian.
  • 11:45: Ttarla dantza taldearen dantza emanaldia.
  • 12:30: Hernaniko musika eskolako trikitilariak herrian.
  • 12:45: Bizipozako elkarteei eskertza eta aitortza ekitaldia.
  • 13:30-15:30: Paella jatea, Pausoka elkartearen eskutik.
  • 16:00: Zapotxinekin, Porrotxekin eta Marimotosekin irri, kantu eta dantza.
  • 17:30: Merienda.
  • 18:00: Itzal taldearen erromeria.

URBIETA KALEA

  • 10:30-14:30: Kanika aisialdi taldearen, Aratz ikastolaren eta gaztelekuaren tailerrak.
  • 12:00: Hernaniko boleibol taldearen Hartubol erakustaldia.

BITERIKO PLAZA

  • 10:30-14:30: Bizipozako elkarteen tailerrak.
  • 12:15-14:30: Hernani burujaberen altxorraren bila.