Udazken honetan Dona Dona Katona zikloak hiru lantegi eskainiko ditu etxeko txiki eta gaztetxoentzat. Txikienen kasuan, baita beren familientzat ere. Izan ere, lantegi hauetan familia giroan elkarrekin jolas egiteko parada izango dute, eta aldi berean, gurasoen eta seme-alaben artean euskararen erabilera sustatzeko espazioak sortzeko balio dute.
Lehenengo lantegia urriaren 14an izango da, eta 11-16 urte bitarteko nerabeei zuzenduta egongo da. Tailer honetan lapbook erako liburua sortuko dute modu dinamiko, kreatibo eta interaktiboan. Bigarren lantegia, berriz, urriaren 22an izango da eta 6-10 urte bitarteko gaztetxoei eta bere familiei zuzenduta egongo da. Saio honetan hainbat osagarri kustomizatzeko aukera izango dute. Hirugarrenean, urriaren 29an, etxeko txikiei eskainiko zaie txanda, 3 eta 5 urte bitarteko haurrei; saio honetan, munduko jolas ezberdinak ezagutzeko aukera izango dute.
Urriaren 22an egingo den kustomizazio saioan partaideek arropa osagarria, karpetak, agendak, edota liburuak material ezberdina erabiliz kustomizatzeko aukera izango dute. Partaide bakoitzak kustomizatu nahi duen hori ekarri beharko du. Osagarri horiek apaindu eta kustomizatzeko erabiliko den materiala antolatzaileek jarriko dute.