Smartphone-ak geure haurren ingurunea eta aisialdia eraldatu dute. Altxa Burua, Hernani! taldean Hernaniko eskola guztietako gurasoak batzen gara, elkarrekin egiteko hemendik aurrerako bidea.
Kanal hau alde bakarrekoa den arren, eztabaida eta hausnarketa kolektiboak sustatu nahi ditugu herriko hezkuntza-zentro guztietan eta baita eskolen artean ere.
Gune honetan *bi helburu* betetzeko euskarri eta informazioa partekatuko dugu:
📝 *1) Gaztetxoei ahalik eta beranduen ematea smartphone bat (ahal bada, 16 urterekin).* Elkarrekin har dezagun konpromezua urtero: ikas-maila bakoitzean urratsak batera emanez eta batera adostuz. Aurten mugikorrik ez!
📝 *2) Mugikorra eman aurretik eta ondoren, erabilera egokia egiteko gakoak eta tresnak aplikatu gurasook, eta eskaini seme-alabei.* Ez utzi seme-alabak bakarrik bide horretan: formatu gaitezen gurasook teknologia berrietan eta eguneroko edo asteroko jarraipena egin diezaiegun elkarrizketa sustatuz.
Ea kanal honen bitartez egitasmoa ahalik eta jende gehienarengana helarazten dugun. Izan ere, ez ahaztu, mugikorra haurrei edo gazteei ematea ez dela erabaki indibiduala, kolektiboa baizik: batek mugikorra badu, besteei ere eragiten dielako.
Altxa burua! Eta bizi bizitza!
💜🌈🌟🍏