Request edit access
Komunikazio EzBortitzaren inguruko dokumental proiekzioa eta solasaldia
Kaixo lagun,

Datorren apirilaren 15ean, Donamartiriko (Behe Nafarroa) Arberoa Ikastolako kideak izango ditugu Arrasaten “Lepe Arberoan Komunikazio Ez Bortitza bizitzen” (2017, Zuzendaria Itziar Baztarrika) dokumentala aurkezteko.
 
Proiekzioa Txatxilipurdi Elkarteak Komunikazio EzBortitzaren inguruan abian duen lan ildoaren baitan eta “Komunikazio EzBortitza; Bizi-hizkuntza bat” liburuaren argitalpenaren aitzakiapean antolatu dugu.

Ekitaldian Arberoa Ikastolako kideek Komunikazio EzBortitzan oinarritutako eskolako dinamika aurkeztuko digute, eta dokumentala ikusteaz gain, gaiaren inguruan solasteko tartea izango dugu.

Komunikazio EzBortitza hezitzaileontzat, familientzat zein herritar ororentzat komunikazio modu interesgarria dela uste dugunez gero, hitzordu hau ere zurekin partekatzea gustatuko litzaiguke. Hori dela eta, ekitaldian parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu.

          - EGUNA: Apirilak 15, osteguna
          - ORDUA: Arratsaldeko 18:00etan (ordu eta erdi inguruko iraupena)
          - TOKIA: Kulturateko areto nagusian
          - AFOROA: COVIDa dela eta aretoko partaide kopurua mugatua izango da. Antolaketarako, aurrez izena ematea eskertuko dugu.  

Bertan ikusiko garelakoan, mila esker!

Sign in to Google to save your progress. Learn more
*
*
Telefono zenbakia *
Helbide elektronikoa *
Norbanako moduan edo eragile baten ordezkari gisara zatoz? *
Eragile batetik etorriz gero, nondik zatozen aipatzea eskertuko dizugu
Submit
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Privacy Policy