Skip to main content

Patricia Lopez Arnaiz, 'Nina' pelikulaz: "Emakumeak ere badu mendekurako aukera"

Sakonean

Maletan eskopeta bat sartu eta 16 urterekin atzean utzi zuen herrira bueltatuko da Nina. Izan ere, nerabea zenean eraso sexuala egin zion gizonaren kontra mendekatu nahi du. Hauxe da Andrea Jaurrieta zuzendariaren ‘Nina’ pelikularen abiapuntua.

Patricia Lopez Arnaizek hartu du Nina hezurmamitzearen ardura, eta filma maiatzaren 10ean ailegatuko da Euskal Herriko zinemetara.