Nola hartu parte zozketan?

Azaroaren 28tik abenduaren 4ra Telefonoak Euskaratzeko kanpaina dugu martxan Egunean Behin jokoan, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza sailak babestuta. Sari nagusia, asteko irabazlearentzat, Samsung Galaxy m13 telefono bat izango da, baina zozketa bidezko saria, bakarra izan beharrean, 8 telefono izango dira (modelo bera, txukuna eta euskaratzen erraza), telefonoa euskaratuta dutenen artean.

Bi modutan zozketatuko ditugu telefono horiek: Lau banatuko dira gazteleratik euskarara aldatzea erabakitzen dutenen artean. Jada euskaraz zutenak ez diskriminatzeko, horien artean beste lau.

Aste honetan Egunean Behin aplikazioak esango dizu
telefonoa euskaraz duzun ala ez

Zorionak! Telefonoa euskaraz daukazu

Zozketan sartuko zara asteko zazpi egunetan jokatuz gero

Ohhh! Telefonoa EZ daukazu euskaraz

Abenduaren 4 arte duzu denbora telefonoa euskaratzeko

Euskaratu zure telefonoa

Ezarpenak aldatuz

Azken bi urteetan Euskal Herrian gehien saldu diren marka eta modeloetan, ia guztietan ezarri daiteke euskara hizkuntza nagusi gisa.

Modelo batzuetan, lehen hizkuntza euskara ezartzeaz gain, aukera izango duzu bigarren hizkuntza bat ere aukeratzeko (adibidez, gaztelania bada 2.a, Whatsapp euskaraz ez dagoenez, bigarren hizkuntza horretan agertuko zaizu aplikazio zehatz hori).

Markaz marka, aukera hauek ditugu beraz:

Lehen eta bigarren hizkuntza aukeratu ditzakezu.

  • Gaztelaniatik abiatuta: Ajustes > Administración General > Idioma > Añadir idioma - euskara gehitu, eta ordena moldatu, lehena gera dadin
  • Frantsesetik abiatuta: Paramètres > Gestion globale > Langue > Ajout d’une langue > Euskara > Définir par Défaut

Hizkuntza bakarra aukeratu daiteke telefono hauetan.

  • Gaztelaniatik abiatuta: Ajustes > Ajustes adicionales > Idiomas e introducción de texto > Idiomas / Euskara aukeratu, eta hori geratzen da.
  • Frantsesetik abiatuta: Paramètres > Paramètres supplémentaires > Langues et saisie > Langues > Euskara

Marka hauek etxe berak egiten ditu, batzuk gaitasun handiagokoak direlarik. Sistema berdina dute halaber, baina segun Android 10 edo Android 11 bertsioa daukaten martxan, desberdin konfiguratu behar ditugu. Batzuetan, hizkuntza bakarra ezarri daiteke lehenetsita; besteetan, bi hizkuntza. Hortaz:

  • Android 10, gaztelaniatik abiatuta: Ajustes > idioma y region > idioma (euskara aukeratu)
  • Android 10, frantsesetik abiatuta: Paramètres > Langue et région > Langue > Euskara
  • Android 11, gaztelaniatik abiatuta: Ajustes > Configuración adicional > Idioma y Región > Añadir, euskara aukeratu eta lehena jarri
  • Android 11, frantsesetik abiatuta: Paramètres > Autres paramètres > Langue et région > Ajouter une langue > Euskara

Modako beste marka honetan ere bi hizkuntza ezarri daitezke.

  • Gaztelaniatik abiatuta: Ajustes > Sistema > Idioma e introducción de texto > Idiomas > Gehitu euskara, eta ordena erabaki
  • Gaztelaniatik abiatuta: Paramètres > Système > Langues et saisie > Langues > Ajouter une langue > Euskara

Hizkuntza parametroetan euskara hobetsiz gero, iPhoneak orokorki erdaraz jarraituko du, baina datak eta parametro solte batzuk euskaraz agertuko zaizkizu pantailan. Baina interesgarriena da aplikazio batzuk irekitzean, euskara lehenetsita edukiz gero, euskaraz agertu zaizkizula, adibidez Youtube aplikazioa.

Era berean, euskarazko hobespenarekin Safari edo beste nabigatzaileekin webgune euskaldun ondo egokituak bisitatzean, lehen hitza euskaraz emango dizute webgune horiek. 

Orduan, nola egin euskara hobesteko iPhonean? Ezarpenak aldatuz:

  • Gaztelaniatik abiatuta: Ajustes > General > Idioma y Región > Otros idiomas > euskera bilatu > eta lehenetsi
  • Frantsesetik abiatuta: Réglages > Général > Langue et région > Ajouter une langue > Euskara

Aplikazio bidez euskaratu
telefonoa

Lehin hitza aplikazioa instalatu eta jarraitu instrukzioak

Aplikazioa jaitsi

Telefono motak

Azken bi urteetan gehien saldutako telefonoen artean, euskara ezarri daiteke. OnePlus edo Huawei markak dira, ezagunenen artean, kanpo gera daitezkeen bakarrak.

Telefonoa euskaratzeko hiru modu daude, oro har. Erosketan pentsatzen ari bazara, multzo hauetan “Android onenak” izendatu ditugunak gomendatzen ditugu, euskarazko esperientzia ona izateko mugikorrean.


Android onenak :: Samsung, Oppo, Realme, Vivo

Hizkuntza ezarpenetan bi hizkuntza erabaki ditzakezu. Lehena euskara, eta gero, bigarrena, nahi baduzu, gaztelania edo frantsesa edo nahi duzuna. Horrela euskaraz agertuko zaizkizu euskarazko aplikazioak eta sistema, eta euskarazko bertsiorik ez duten aplikazioetan (Whatsapp adibidez) ingelesez barik, bigarren hizkuntza aukeran agertuko zaizu.


Android onak (baina…) :: Xiamoi, Poco

Hizkuntza ezarpenetan hizkuntza bat erabaki dezakezu, eta euskara izan daiteke hori. Gertatzen da horrela sistema eta zenbait aplikazio euskaratuko zaizkizula, baina euskarazko bertsiorik ez duten aplikazioen kasuan (adibidez Whatsapp) beharbada ingelesez agertuko zaizkizu.

Iphoneak

Sistema ezin da euskaratu. Baina hizkuntza hobespenetan euskara aukeratu daiteke, aplikazio batzuk eta nabigazioan gure hizkuntza ager dadin.