APIRILAK 22 | Denok Baionara!
Aranzadi Ikastolak apirilaren 22an Baionara elkarrekin joateko autobusa antolatu nahi du, 'Azterketak euskaraz! Euskarari trabarik ez!' lelopean Ipar Euskal Herriko euskalgintzak antolatu duen manifestazio nazionalera. Pertsonako 10 euroren truke erreserbatuko dira eserlekuak, baina gutxieneko jende multzoa (40 lagun) osatu behar da autobusa alokatzeko. Beraz, gurekin joateko asmoa baduzu, eman izena mesedez apirilaren 18a baino lehen. Hilaren 19an zurekin harremanetan jarriko gara jakinarazteko zein den egoera.

Autobusa 11:00etan aterako da Bergarako autobus geltokitik, eta 19:30ean egingo du buelta Baionatik.

Ikastolako familiei errezibo bidez kobratuko zaie eserlekuen kostua, eta bestelako herritarrek Ikastolako idazkaritzan ordaindu beharko dute, esku-dirutan.

* Ikastolak finantzatuko du autobusaren alokairuaren zati bat.

Mila esker!

Sign in to Google to save your progress. Learn more
Email *
Zure seme-alabek gaur egun Aranzadi Ikastolan ikasten dute? / ¿Son tus hij@s alumn@s de la Ikastola actualmente?
*
Next
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This form was created inside of Aranzadi Ikastola. Report Abuse