Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako IkerGazteren 4. edizioa ate joka dator berriro ere: 2021eko ekainaren 9tik 11ra bitartean Gasteizen egingo da nazioarteko ikerketa euskaraz egitea sustatzen duen kongresua.
Aurkezpen, hitzaldi, solasaldi eta mahai inguruak ere egingo dira, baita saio osagarriak ere. Saio osagarrietako bi Oihaneder Euskararen Etxean egingo dira:
Ekainak 9, asteazkena (18:30-20:30)
Mahai ingurua: Post-pandemia: mundu berri baterako gogoetak
Hizlariak: Rakel Gamito (UPV/EHUko irakaslea), Haizea Barcenilla (UPV/EHUko irakaslea), Anartz Ormaza (Arkitektoa)
Moderatzailea: Aritz Martinez de Luna (ALEAko zuzendaria)
Ekainak 10, osteguna (18:30-20:30)
Dokumentala: Zurimiki.
Solasaldia: Oskar Alegriarekin (zuzendaria).