1 | Irakasleen Konpetentzia digitalak MAPA | ||||
---|---|---|---|---|---|
2 | 1. Informazioa | 2. Komunikazioa | 3. Edukia Sortzea | 4. Segurtasuna | 5. Arazoak ebaztea |
3 | Informazio digitala identifikatzea, bilatzea, berreskuratzea, metatzea, antolatzea eta aztertzea, garrantziaren eta helburuaren arabera. | Ingurune digitaletan komunikatzea, online tresnen bidez baliabideak partekatzea, tresna digitalen bidez beste batzuekin konektatu eta lankidetzan jardutea, komunitateetan eta sareetan interakzioan jardutea eta parte hartzea, eta kulturarteko kontzientzia zein ikuspegi globala izatea. | Eduki berriak sortu eta editatzea (testuak, irudiak, bideoak, etab.); lehenagoko ezagutzak eta edukiak txertatzea eta berregitea; ekoizpen artistikoak, multimedia edukiak eta programazio informatikoa egitea; jabetza intelektualaren eskubideak eta erabilera-lizentziak aplikatzen jakitea. | Banakako babesa, datuen babesa, nortasun digitalaren babesa, segurtasunaren erabilera, erabilera seguru eta jasangarria. | Behar eta baliabide digitalak identifikatzea; bitarteko digital egokia, helburuaren edo beharraren araberakoa, hautatu ahal izateko erabakiak hartzea; arazo kontzeptualak konpontzea bitarteko digitalen bidez; arazo teknikoak konpontzea; teknologia sormenez erabiltzea; norberaren gaitasuna eta besteena egunean jartzea. |
4 | 1.1. INFORMAZIOA ARAKATZEA, BILATZEA ETA BAHETZEA | 2.1. TEKNOLOGIEN BIDEZ INTERAKZIOAN JARDUTEA | 3.1. EDUKIAK GARATZEA | 4.1. GAILUEN BABESA | 5.1. ARAZO TEKNIKOAK EBAZTEA |
5 | Sarean informazioa bilatzea eta eskuratzea; informazio-beharrak era antolatuan azaltzea; informazio adierazgarria topatzea; baliabideak eraginkortasunez hautatzea; informazio-iturri desberdinak kudeatzea, eta informazio-estrategia pertsonalak sortzea. | Askotariko gailu eta aplikazio digitalen bidez interakzioan jardutea; komunikazio digitala nola banatzen, aurkezten eta kudeatzen den ulertzea; bitarteko digitalen bidezko komunikazio moten erabilera egokia ulertzea; komunikazio-formatu desberdinak kontuan hartzea; komunikazio-estrategiak eta -moduak berariazko hartzaileei egokitzea. | Formatu desberdineko edukiak sortzea, multimedia edukiak barne; norbere sormen-lanen edo besteenen edukia editatzea eta hobetzea; bitarteko digitalen eta teknologien bidezko adierazpide sortzailea izatea. | Norberaren gailuak babestea; sareko arriskuak eta mehatxuak ulertzea; babes- eta segurtasun-neurriak ezagutzea. | Egon daitezkeen arazo teknikoak identifikatu eta konpontzea (oinarrizko arazoei zein konplexuenei irtenbidea ematea). |
6 | Web-nabigatzaileak konfiguratzen ditu; irakasletzarako interesgarriak diren informazio-iturri dinamikoak aurkitzen ditu, eta informazio-fluxu horien segimendua kudeatzen du, profesional gisa eguneratuta egoteko. | - Lan-ingurune digitalak ezagutzen ditu, eta komunikatzeko erabiltzen ditu: ikasleekin, beste irakasle batzuekin eta hezkuntza-komunitatearekin, oro har.- Komunikabide digitaletan interakzioan jarduteko jarduerak antolatzen, kudeatzen eta ebaluatzen ditu, informazioari irudiak, estekak eta bideoak atxikiz. | - Hezkuntza-material digitalak sortzen (testua, irudiak eta/edo bideoak uztartuta) eta partekatzen ditu.- Ikasleen irakaskuntza-beharretara egokitutako hezkuntzako multimedia-edukiak argitaratzen ditu. | Erabiltzen dituen gailuak eguneratzeko eta babesteko eragiketak gauzatzen ditu, eta ingurune digitalen arriskuen jakinaren gainean dago, ikasleei orientabideak emanez, portaera seguruak izan ditzaten. | Gailuei eta zeregin profesionaletan ohikoak diren inguruneei loturiko arazo tekniko ez-konplexuak ebazten ditu eskura duen informazio teknikoa erabiliz. |
7 | 1.2. INFORMAZIOA EBALUATZEA | 2.2. INFORMAZIOAK ETA EDUKIAK PARTEKATZEA | 3.2. INTEGRATZEA ETA BERREGITEA | 4.2. DATU PERTSONALEN BABESA | 5.2. BEHAR ETA ERANTZUN TEKNOLOGIKOAK IDENTIFIKATZEA |
8 | Informazioa modu kritikoan biltzea, prozesatzea, ulertzea eta ebaluatzea. | Aurkitutako informazioaren eta edukien kokapena partekatzea; ezagutza, edukiak eta baliabideak partekatzeko prest egotea eta horretarako gai izatea; bitartekari gisa jardutea; albisteen, edukien eta baliabideen hedapenean proaktiboa izatea; aipamenak eta erreferentziak egiteko jardunbideak ezagutzea; eta informazio berria sartzea dagoeneko ezagunak diren edukietan. | Lehendik zeuden baliabideak aldatzea, araztea eta uztartzea, eduki eta ezagutza berri, original eta adierazgarria sortzeko. | Programa eta zerbitzu digitalen erabilerari loturiko ohiko terminoak ulertzea; datu pertsonalak modu aktiboan babestea; besteen pribatutasuna errespetatzea; norbere burua babestea mehatxuen, iruzurren eta ziberjazarpenaren aurrean. | Norberaren beharrak aztertzea, baliabideen erabilerari, tresnei eta gaitasunen garapenari dagokienez; hautemandako beharrentzako zenbait konponbide ematea; tresnak norberaren beharretara egokitzea; eta modu kritikoan aztertzea balizko irtenbideak eta tresna digitalak. |
9 | -Ezagutzen ditu egile-eskubideen babesean argitaratutako ikasmaterialen gaineko mugak eta ikasmateriala berrerabiltzeko edo ezagutarazteko aukera ematen duten bestelako lizentziak, eta badaki horien informazioa bereizten.-Interneten eskura dauden hezkuntza-baliabideen kalitatea ebaluatzen du, zehaztasunaren eta curriculumarekiko loturaren arabera. | - Formatu desberdineko hezkuntza-edukiak eta -baliabideak partekatzen ditu lan-ingurune birtualetan, aipamenak eta erreferentziak modu egokian eginez.- Askotariko sare sozialetan eta komunitate birtualetan aurkitutako hezkuntzari buruzko albisteak, edukiak eta baliabideak hautatzen eta komunikatzen ditu. | - Eduki digitalak bateratzen, uztartzen eta berregiten ditu, eta eduki digital berria sortzen du horiekin, behar bezalako lizentzia emanez.- Eduki digitalen berrerabilera sortzailean laguntzen du irakaskuntza- eta ikaskuntza-komunitateetan, berrerabilera erraztuz. | - Badaki nola biltzen eta erabiltzen diren datu pribatuak, eta arrasto digitalaren jakinaren gainean dago.- Bere nortasun digitala eta ikasleena kudeatzeko eta babesteko jarrera aktiboa du. | - Irakasle-lanari loturiko zereginak ebazteko ingurune, tresna eta zerbitzu digitalek eskaintzen dituzten aukerak modu kritikoan aztertu ditzake, eta unean uneko beharretara egokitutako irtenbidea hauta dezake.- Errepositorio digital propioak erabiltzen ditu, eta eguneratuta dauzka, irakasle-lanean eta garapen profesionalean hautemandako beharrei erantzuteko. Irakasle-jardunbideari buruzko komunitateetan parte har dezake. |
10 | 1.3. INFORMAZIOA IDENTIFIKATZEA ETA BERRESKURATZEA | 2.3. HERRITARREN ONLINE PARTE-HARTZEA | 3.3. EGILE ESKUBIDEAK ETA LIZENTZIAK | 4.3. OSASUNAREN BABESA | 5.3. BERRIKUNTZA ETA TEKNOLOGIA SORMENEZ ERABILTZEA |
11 | Informazioa eta edukiak kudeatzea eta metatzea, berreskurapena errazteko eta informazioa eta datuak antolatzeko. | Gizartean inplikatzea, online partaidetzaren bidez; ahalduntze pertsonalerako eta norberaren garapenerako aukera teknologikoak bilatzea, teknologiari eta ingurune digitalei dagokienez; teknologiek herritarren parte-hartzerako duten potentzialaz ohartzea. | Egile-eskubideak eta lizentziak informazio eta eduki digitalei nola aplikatzen zaizkien ulertzea. | Teknologiaren erabilerari lotutako osasun-arriskuak saihestea, ongizate fisiko eta psikologikoari dagokionez. | Teknologiaren bidez berrikuntza eragitea; lankidetzazko multimedia-ekoizpenetan eta ekoizpen digitaletan modu aktiboan parte hartzea; bitarteko digitalen eta teknologien bidezko adierazpide sortzailea izatea; ezagutza sortzea; eta bitarteko digitalen laguntzaz arazo kontzeptualak konpontzea. |
12 | -Hezkuntzan erabiltzekoa den informazioa gorde dezake hainbat formatutan (bideoa, irudia, testua eta web-orria), eta erraz berreskuratu ahal izateko moduan sailkatzen du.-Garrantzitsutzat jotzen duen informazioaren edo dokumentazioaren babes-kopiak egiten ditu, eta badaki kanpo-memoriak erabiltzen helburu horietarako.-Bitarteko digital sozialak erabiltzen ditu baliabideak markatzeko eta antolatzeko, helburu didaktikoekin. | - Sareko parte-hartze zerbitzuak ezagutzen ditu, eta hezkuntza-erabilgarritasunaren arabera hautatzen ditu, ikasleen parte-hartzea sustatzeaz gain.- Modu aktiboan parte hartzen du komunitate birtualetan eta sare sozialetan, dituen ezagutzak egunean jartzeko eta garapen profesionalerako.- Hezkuntza-komunitateari ikusaraztea zer-nolako ahalmena duen teknologiak herritarren parte-hartzea bideratzeko, hainbat proiektu eta jarduera gauzatuz. | - Hezkuntza-material digitalen erabilerari aplikagarri zaion legedia ezagutzen du, eta badaki bere ekoizpen digitalari lizentzia ematen. | Gailu digitalen erabilerak osasun fisikoan eta ongizate psikologikoan izan ditzakeen ondorioak ezagutzen eta hautematen ditu, eta badaki horiek saihesten. | Teknologiak erabiltzen ditu eguneroko lanei loturiko beharrak aztertzeko, irtenbide berritzaileak kudeatzeko eta proiektu sortzaileetan parte hartzeko, dagokion erakundeak irakasle lanetarako eskaintzen dizkion komunikabide digitalak modu dinamikoan egokituz eta osatuz. |
13 | 2.4. KANAL DIGITALEN BIDEZKO LANKIDETZA | 3.4. PROGRAMAZIOA | 4.4. INGURUMENAREN BABESA | 5.4. GAITASUN DIGITALEKO GABEZIAK IDENTIFIKATZEA | |
14 | Taldean lan egiteko, lankidetza-prozesuetarako eta baliabideak, ezagutzak eta edukiak batera sortzeko eta eraikitzeko teknologiak eta bitartekoak erabiltzea. | Aldaketak egitea programa informatikoetan, aplikazioetan, konfigurazioetan, programetan eta gailuetan; programazioaren oinarriak ulertzea; programa baten atzean dagoena ulertzea. | IKTek ingurumenean duten inpaktua kontuan hartzea. | Norberaren gaitasuna hobetzeko eta eguneratzeko beharrak ulertzea; besteei laguntzea, gaitasun digitala gara dezaten; garapen berriei dagokienez, egunean egotea. | |
15 | - Esperientziak eta baliabideak partekatzeko komunikazio-estrategiak ezagutzen ditu, eta hezkuntza-zereginetan baliatzen ditu.- Baliabideak eta ezagutza sortzeko hainbat komunikabide digital erabiltzen ditu, beste irakasle batzuekin lankidetzan arituz.- Sareko lankidetza-proiektuak sustatzen ditu, eta modu aktiboan parte hartzen du horietan. | Komunikabide digitalen oinarrizko konfigurazioa aldatzen du, irakasle-lanaren beharren arabera. | Teknologiaren erabilerak ingurumenean dituen alderdi positiboei eta negatiboei buruzko iritzi osatuak ditu, eta badaki gailuen erabilera optimizatzen (energia-kontsumoa murriztea eta gailuen fabrikazioan erabilitako materialei loturiko arazoak). | Bere eguneratze- eta irakaskuntza-sistema antolatzen du; komunikabide digitalen hezkuntza-erabileraren etengabeko hobekuntzarako aldaketa eta egokitzapen metodologikoak egiten ditu, eta hezkuntza-komunitaterekin partekatzen ditu, besteak lagunduz, gaitasun digitala gara dezaten. | |
16 | 2.5. NETIKETA | ||||
17 | Online interakzioetako edo interakzio birtualetako portaera-arauak ezagutzea; kultura-aniztasunarekiko kontzientziatuta egotea; neure burua eta besteak online arriskuez babesteko gai izatea (ziberjazarpena kasu); portaera desegokiak identifikatzeko estrategia aktiboak garatzea. | ||||
18 | - Komunikabide digitalen bidezko komunikazioan aplikatzekoak diren portaera-arau oinarrizkoak eta lege-xedapenak ezagutzen ditu, eta ikasleekin lantzen ditu, kultura-aniztasuna aitortu eta hartzaileei egokitutako portaera izan dezaten ingurune digitaletan.- Portaera desegokiak hautemateko estrategiak ezagutzen ditu, eta jarduteko protokoloak aplikatzen ditu. | ||||
19 | 2.6. NORTASUN DIGITALAREN KUDEAKETA | ||||
20 | Nortasun digitala sortzea, egokitzea eta kudeatzea; norbere izen on digitala babesteko eta erabilitako kontu eta aplikazio askotarikoen bidez sortutako datuak kudeatzeko gai izatea. | ||||
21 | Badaki bitarteko digitalak erabiltzean emandako datuekin osatzen dela bere nortasun digitala, eta garrantzia ematen dio horren kudeaketa egokiari.Ikasleei laguntzen die, nork bere nortasun digitala kudeatzen ikas dezan.Egunean jartzen du bere lanbide-profila, egiten dituen hezkuntza-zereginak eta partekatzen dituen baliabideak sarean adierazita. |
1 | Irakasleen Konpetentzia digitalak | ||
---|---|---|---|
2 | 1. Informazioa | ||
3 | Informazio digitala identifikatzea, bilatzea, berreskuratzea, metatzea, antolatzea eta aztertzea, garrantziaren eta helburuaren arabera. | ||
4 | 1.1. INFORMAZIOA ARAKATZEA, BILATZEA ETA BAHETZEA | 1.2. INFORMAZIOA EBALUATZEA | 1.3. INFORMAZIOA IDENTIFIKATZEA ETA BERRESKURATZEA |
5 | Sarean informazioa bilatzea eta eskuratzea; informazio-beharrak era antolatuan azaltzea; informazio adierazgarria topatzea; baliabideak eraginkortasunez hautatzea; informazio-iturri desberdinak kudeatzea, eta informazio-estrategia pertsonalak sortzea. | Informazioa modu kritikoan biltzea, prozesatzea, ulertzea eta ebaluatzea. | Informazioa eta edukiak kudeatzea eta metatzea, berreskurapena errazteko eta informazioa eta datuak antolatzeko. |
6 | Web-nabigatzaileak konfiguratzen ditu; irakasletzarako interesgarriak diren informazio-iturri dinamikoak aurkitzen ditu, eta informazio-fluxu horien segimendua kudeatzen du, profesional gisa eguneratuta egoteko. | -Ezagutzen ditu egile-eskubideen babesean argitaratutako ikasmaterialen gaineko mugak eta ikasmateriala berrerabiltzeko edo ezagutarazteko aukera ematen duten bestelako lizentziak, eta badaki horien informazioa bereizten.-Interneten eskura dauden hezkuntza-baliabideen kalitatea ebaluatzen du, zehaztasunaren eta curriculumarekiko loturaren arabera. | -Hezkuntzan erabiltzekoa den informazioa gorde dezake hainbat formatutan (bideoa, irudia, testua eta web-orria), eta erraz berreskuratu ahal izateko moduan sailkatzen du.-Garrantzitsutzat jotzen duen informazioaren edo dokumentazioaren babes-kopiak egiten ditu, eta badaki kanpo-memoriak erabiltzen helburu horietarako.-Bitarteko digital sozialak erabiltzen ditu baliabideak markatzeko eta antolatzeko, helburu didaktikoekin. |
1 | Irakasleen Konpetentzia digitalak - Competencia Digital Docente | |||||
---|---|---|---|---|---|---|
2 | 2. Komunikazioa | |||||
3 | Ingurune digitaletan komunikatzea, online tresnen bidez baliabideak partekatzea, tresna digitalen bidez beste batzuekin konektatu eta lankidetzan jardutea, komunitateetan eta sareetan interakzioan jardutea eta parte hartzea, eta kulturarteko kontzientzia zein ikuspegi globala izatea. | |||||
4 | 2.1. TEKNOLOGIEN BIDEZ INTERAKZIOAN JARDUTEA | 2.2. INFORMAZIOAK ETA EDUKIAK PARTEKATZEA | 2.3. HERRITARREN ONLINE PARTE-HARTZEA | 2.4. KANAL DIGITALEN BIDEZKO LANKIDETZA | 2.5. NETIKETA | 2.6. NORTASUN DIGITALAREN KUDEAKETA |
5 | Askotariko gailu eta aplikazio digitalen bidez interakzioan jardutea; komunikazio digitala nola banatzen, aurkezten eta kudeatzen den ulertzea; bitarteko digitalen bidezko komunikazio moten erabilera egokia ulertzea; komunikazio-formatu desberdinak kontuan hartzea; komunikazio-estrategiak eta -moduak berariazko hartzaileei egokitzea. | Aurkitutako informazioaren eta edukien kokapena partekatzea; ezagutza, edukiak eta baliabideak partekatzeko prest egotea eta horretarako gai izatea; bitartekari gisa jardutea; albisteen, edukien eta baliabideen hedapenean proaktiboa izatea; aipamenak eta erreferentziak egiteko jardunbideak ezagutzea; eta informazio berria sartzea dagoeneko ezagunak diren edukietan. | Gizartean inplikatzea, online partaidetzaren bidez; ahalduntze pertsonalerako eta norberaren garapenerako aukera teknologikoak bilatzea, teknologiari eta ingurune digitalei dagokienez; teknologiek herritarren parte-hartzerako duten potentzialaz ohartzea. | Taldean lan egiteko, lankidetza-prozesuetarako eta baliabideak, ezagutzak eta edukiak batera sortzeko eta eraikitzeko teknologiak eta bitartekoak erabiltzea. | Online interakzioetako edo interakzio birtualetako portaera-arauak ezagutzea; kultura-aniztasunarekiko kontzientziatuta egotea; neure burua eta besteak online arriskuez babesteko gai izatea (ziberjazarpena kasu); portaera desegokiak identifikatzeko estrategia aktiboak garatzea. | Nortasun digitala sortzea, egokitzea eta kudeatzea; norbere izen on digitala babesteko eta erabilitako kontu eta aplikazio askotarikoen bidez sortutako datuak kudeatzeko gai izatea. |
6 | - Lan-ingurune digitalak ezagutzen ditu, eta komunikatzeko erabiltzen ditu: ikasleekin, beste irakasle batzuekin eta hezkuntza-komunitatearekin, oro har.- Komunikabide digitaletan interakzioan jarduteko jarduerak antolatzen, kudeatzen eta ebaluatzen ditu, informazioari irudiak, estekak eta bideoak atxikiz. | - Formatu desberdineko hezkuntza-edukiak eta -baliabideak partekatzen ditu lan-ingurune birtualetan, aipamenak eta erreferentziak modu egokian eginez.- Askotariko sare sozialetan eta komunitate birtualetan aurkitutako hezkuntzari buruzko albisteak, edukiak eta baliabideak hautatzen eta komunikatzen ditu. | - Sareko parte-hartze zerbitzuak ezagutzen ditu, eta hezkuntza-erabilgarritasunaren arabera hautatzen ditu, ikasleen parte-hartzea sustatzeaz gain.- Modu aktiboan parte hartzen du komunitate birtualetan eta sare sozialetan, dituen ezagutzak egunean jartzeko eta garapen profesionalerako.- Hezkuntza-komunitateari ikusaraztea zer-nolako ahalmena duen teknologiak herritarren parte-hartzea bideratzeko, hainbat proiektu eta jarduera gauzatuz. | - Esperientziak eta baliabideak partekatzeko komunikazio-estrategiak ezagutzen ditu, eta hezkuntza-zereginetan baliatzen ditu.- Baliabideak eta ezagutza sortzeko hainbat komunikabide digital erabiltzen ditu, beste irakasle batzuekin lankidetzan arituz.- Sareko lankidetza-proiektuak sustatzen ditu, eta modu aktiboan parte hartzen du horietan. | - Komunikabide digitalen bidezko komunikazioan aplikatzekoak diren portaera-arau oinarrizkoak eta lege-xedapenak ezagutzen ditu, eta ikasleekin lantzen ditu, kultura-aniztasuna aitortu eta hartzaileei egokitutako portaera izan dezaten ingurune digitaletan.- Portaera desegokiak hautemateko estrategiak ezagutzen ditu, eta jarduteko protokoloak aplikatzen ditu. | Badaki bitarteko digitalak erabiltzean emandako datuekin osatzen dela bere nortasun digitala, eta garrantzia ematen dio horren kudeaketa egokiari.Ikasleei laguntzen die, nork bere nortasun digitala kudeatzen ikas dezan.Egunean jartzen du bere lanbide-profila, egiten dituen hezkuntza-zereginak eta partekatzen dituen baliabideak sarean adierazita. |
1 | Irakasleen Konpetentzia digitalak - Competencia Digital Docente | |||
---|---|---|---|---|
2 | 3. Edukia Sortzea | |||
3 | Eduki berriak sortu eta editatzea (testuak, irudiak, bideoak, etab.); lehenagoko ezagutzak eta edukiak txertatzea eta berregitea; ekoizpen artistikoak, multimedia edukiak eta programazio informatikoa egitea; jabetza intelektualaren eskubideak eta erabilera-lizentziak aplikatzen jakitea. | |||
4 | 3.1. EDUKIAK GARATZEA | 3.2. INTEGRATZEA ETA BERREGITEA | 3.3. EGILE ESKUBIDEAK ETA LIZENTZIAK | 3.4. PROGRAMAZIOA |
5 | Formatu desberdineko edukiak sortzea, multimedia edukiak barne; norbere sormen-lanen edo besteenen edukia editatzea eta hobetzea; bitarteko digitalen eta teknologien bidezko adierazpide sortzailea izatea. | Lehendik zeuden baliabideak aldatzea, araztea eta uztartzea, eduki eta ezagutza berri, original eta adierazgarria sortzeko. | Egile-eskubideak eta lizentziak informazio eta eduki digitalei nola aplikatzen zaizkien ulertzea. | Aldaketak egitea programa informatikoetan, aplikazioetan, konfigurazioetan, programetan eta gailuetan; programazioaren oinarriak ulertzea; programa baten atzean dagoena ulertzea. |
6 | - Hezkuntza-material digitalak sortzen (testua, irudiak eta/edo bideoak uztartuta) eta partekatzen ditu.- Ikasleen irakaskuntza-beharretara egokitutako hezkuntzako multimedia-edukiak argitaratzen ditu. | - Eduki digitalak bateratzen, uztartzen eta berregiten ditu, eta eduki digital berria sortzen du horiekin, behar bezalako lizentzia emanez.- Eduki digitalen berrerabilera sortzailean laguntzen du irakaskuntza- eta ikaskuntza-komunitateetan, berrerabilera erraztuz. | - Hezkuntza-material digitalen erabilerari aplikagarri zaion legedia ezagutzen du, eta badaki bere ekoizpen digitalari lizentzia ematen. | Komunikabide digitalen oinarrizko konfigurazioa aldatzen du, irakasle-lanaren beharren arabera. |
1 | Irakasleen Konpetentzia digitalak - Competencia Digital Docente | |||
---|---|---|---|---|
2 | 4. Segurtasuna | |||
3 | Banakako babesa, datuen babesa, nortasun digitalaren babesa, segurtasunaren erabilera, erabilera seguru eta jasangarria. | |||
4 | 4.1. GAILUEN BABESA | 4.2. DATU PERTSONALEN BABESA | 4.3. OSASUNAREN BABESA | 4.4. INGURUMENAREN BABESA |
5 | Norberaren gailuak babestea; sareko arriskuak eta mehatxuak ulertzea; babes- eta segurtasun-neurriak ezagutzea. | Programa eta zerbitzu digitalen erabilerari loturiko ohiko terminoak ulertzea; datu pertsonalak modu aktiboan babestea; besteen pribatutasuna errespetatzea; norbere burua babestea mehatxuen, iruzurren eta ziberjazarpenaren aurrean. | Teknologiaren erabilerari lotutako osasun-arriskuak saihestea, ongizate fisiko eta psikologikoari dagokionez. | IKTek ingurumenean duten inpaktua kontuan hartzea. |
6 | Erabiltzen dituen gailuak eguneratzeko eta babesteko eragiketak gauzatzen ditu, eta ingurune digitalen arriskuen jakinaren gainean dago, ikasleei orientabideak emanez, portaera seguruak izan ditzaten. | - Badaki nola biltzen eta erabiltzen diren datu pribatuak, eta arrasto digitalaren jakinaren gainean dago.- Bere nortasun digitala eta ikasleena kudeatzeko eta babesteko jarrera aktiboa du. | Gailu digitalen erabilerak osasun fisikoan eta ongizate psikologikoan izan ditzakeen ondorioak ezagutzen eta hautematen ditu, eta badaki horiek saihesten. | Teknologiaren erabilerak ingurumenean dituen alderdi positiboei eta negatiboei buruzko iritzi osatuak ditu, eta badaki gailuen erabilera optimizatzen (energia-kontsumoa murriztea eta gailuen fabrikazioan erabilitako materialei loturiko arazoak). |
1 | Irakasleen Konpetentzia digitalak - Competencia Digital Docente | |||
---|---|---|---|---|
2 | 5. Arazoak ebaztea | |||
3 | Behar eta baliabide digitalak identifikatzea; bitarteko digital egokia, helburuaren edo beharraren araberakoa, hautatu ahal izateko erabakiak hartzea; arazo kontzeptualak konpontzea bitarteko digitalen bidez; arazo teknikoak konpontzea; teknologia sormenez erabiltzea; norberaren gaitasuna eta besteena egunean jartzea. | |||
4 | 5.1. ARAZO TEKNIKOAK EBAZTEA | 5.2. BEHAR ETA ERANTZUN TEKNOLOGIKOAK IDENTIFIKATZEA | 5.3. BERRIKUNTZA ETA TEKNOLOGIA SORMENEZ ERABILTZEA | 5.4. GAITASUN DIGITALEKO GABEZIAK IDENTIFIKATZEA |
5 | Egon daitezkeen arazo teknikoak identifikatu eta konpontzea (oinarrizko arazoei zein konplexuenei irtenbidea ematea). | Norberaren beharrak aztertzea, baliabideen erabilerari, tresnei eta gaitasunen garapenari dagokienez; hautemandako beharrentzako zenbait konponbide ematea; tresnak norberaren beharretara egokitzea; eta modu kritikoan aztertzea balizko irtenbideak eta tresna digitalak. | Teknologiaren bidez berrikuntza eragitea; lankidetzazko multimedia-ekoizpenetan eta ekoizpen digitaletan modu aktiboan parte hartzea; bitarteko digitalen eta teknologien bidezko adierazpide sortzailea izatea; ezagutza sortzea; eta bitarteko digitalen laguntzaz arazo kontzeptualak konpontzea. | Norberaren gaitasuna hobetzeko eta eguneratzeko beharrak ulertzea; besteei laguntzea, gaitasun digitala gara dezaten; garapen berriei dagokienez, egunean egotea. |
6 | Gailuei eta zeregin profesionaletan ohikoak diren inguruneei loturiko arazo tekniko ez-konplexuak ebazten ditu eskura duen informazio teknikoa erabiliz. | - Irakasle-lanari loturiko zereginak ebazteko ingurune, tresna eta zerbitzu digitalek eskaintzen dituzten aukerak modu kritikoan aztertu ditzake, eta unean uneko beharretara egokitutako irtenbidea hauta dezake.- Errepositorio digital propioak erabiltzen ditu, eta eguneratuta dauzka, irakasle-lanean eta garapen profesionalean hautemandako beharrei erantzuteko. Irakasle-jardunbideari buruzko komunitateetan parte har dezake. | Teknologiak erabiltzen ditu eguneroko lanei loturiko beharrak aztertzeko, irtenbide berritzaileak kudeatzeko eta proiektu sortzaileetan parte hartzeko, dagokion erakundeak irakasle lanetarako eskaintzen dizkion komunikabide digitalak modu dinamikoan egokituz eta osatuz. | Bere eguneratze- eta irakaskuntza-sistema antolatzen du; komunikabide digitalen hezkuntza-erabileraren etengabeko hobekuntzarako aldaketa eta egokitzapen metodologikoak egiten ditu, eta hezkuntza-komunitaterekin partekatzen ditu, besteak lagunduz, gaitasun digitala gara dezaten. |