Euskara ingurune digitalean

Gaurtik aurrera Bziber Lantegietan izena emateko epea zabalik da

Azkue Fundazioak zuzentzen duen Bziber egitasmoak sare sozialei buruzko lantegiak ondu ditu gaztetxoentzat Bizkaiko hiru udalerritan, Arrigorriaga, Lekeitio eta Ortuellan.
 Lantegiak maiatzean egingo dira, eta 2008 eta 2011 urteen artean jaiotakoek parte hartu ahalko dute.
Ekimena hiru udalerriekin gauzatu da elkarlanean.

 Maiatzaren 14tik 29ra bitarte, 2008 eta 2011 urteen artean jaiotako gazteentzako lantegiak antolatuko ditugu Arrigorriaga, Lekeitio eta Ortuellan. Gaztetxoekin zenbait plataforma teknologiko aztertuko ditugu (Instagram, Tik-tok, Twitch…), eta batez ere ikus-entzunezkoen sorkuntzan eman beharreko urratsetan trebatuko ditugu: ideia pentsatu, gidoitxo bat egin, irudiak grabatzeko teknika egokiak aztertu, editatzen ikasi, eta abar.

Horrekin batera, sarean bideogintzan dauden euskarazko erreferenteak ezagutuko dituzte, eta tresna teknologiko horien erabileraz hausnartu eta euskarazko edukiak sortuko ditugu talde giroan. Saioak 4 ordukoak izango dira, eta lekuaren arabera goizez edo arratsaldez izango dira. Ez da bestelakorik eraman behar, ondo pasatzeko eta ikasteko gogoa baino ez!

Lantegion helburua gaztetxoei euskarazko erreferenteak erakustea eta euskarazko ikus-entzunezko edukiak sortzera animatzea da, sareko plataformetan euskararen erabilera areagotzeko asmoz; eta baita sare horien erabileraz jabetzea eta norbere irudiak grabatzearen ondorioez hausnartzea ere.

bziber_lantegiak_kartela

Izen-ematea:

Izen-ematea www.bziber.eus webgunearen bidez egingo da, maiatzaren 2tik aurrera. 11 eta 14 urte bitarteko gazteek parte hartu ahalko dute; hain zuzen, 2008 eta 2011 urteen artean jaiotakoek, eta izena emateko, webgunean jasotako inskripzio-fitxa betetzea baino ez dago.

Eskaerak plazak baino gehiago balira, zozketaz izendatuko dira.

 Bziber.eus webgunean udalerri eta mankomunitateekin harremanetan jartzeko kontaktuak bilduko dira.

Lantegien lekuak eta datak:

Arrigorriaga:

Maiatzak 14, larunbata, 16:00 – 20:00, Gaztegunean

Lekeitio:

Maiatzak 21, larunbata, 16:00 – 20:00, Kultur Etxean

Ortuella:

Maiatzak 29, igandea, 9:30 – 13:30, Kultur Etxean (OKE)

OHARRA: 2008 eta 2011 urteen artean jaiotakoek gazteek parte hartu ahalko dute. Partaidetza zabala da, edonork eman dezake izena, nahiz eta ez egon erroldatuta udalerri edo eskualde horietan.

Informazio gehiago:

www.bziber.eus

Azkue Fundazioa:

Agoitz plaza 1 48015 Bilbao, Bizkaia.

Tel.: 94 402 80 81

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu