LAN ESKAINTZA

Ikus-entzunezko langilea eta soinu-teknikaria

Erredakzioa 2023ko mar. 10a, 12:01

2023ko apiriletik aurrera ikus-entzunezko langile eta soinu-teknikari izateko lan eskaintzari buruzko informazio guztia.

Aiaraldea Ekintzen Faktoria handitu da. Ilusioz beteta gaude, proiektua aurrera doa eta jende gehiago behar dugu. Egun, lan esparru ezberdinak ditu martxan Kooperatibak: Aiaraldea Komunikabidea, hezkuntza, kultura, elikadura burujabetza, feminismoa, ekonomia sozial eraldatzailea edota komunikazio agentzia bera. Gure komunitatea euskaratik eraldatzen jarraitzeko  enplegu eskaintza sorta dakar udaberriak denentzat. Interesdunek martxoaren 26 baino lehen bidali beharko dituzte curriculuma eta aurkezpen gutuna Faktoriako webguneko 'Gurekin lan egin' atalera. 

IKUS-ENTZUNEZKO LANPOSTUA

  • Lanaldia: %50 (jardun erdia)
  • Lanaldiaren hasiera: 2023ko apirila
  • Lan-egutegia: Astelehentik ostiralera, ordutegi jarraian, langileak nahi duenaren arabera moldatzea (bideo-zerbitzuen arabera moldatu beharko litzateke)

Funtzio nagusiak:

  • Ikus-entzunezko zerbitzuen grabaketa eta edizioa (bideo spotak, zuzenekoak, bideo-elkarrizketa…)
  • Faktorian egiten diren ekitaldien erralizazioa. 
  • Aiaraldea Ekintzen Faktoriarako ikus-entzunezko piezen ekoizpena
  • Aiaraldea Komunikabidearentzako ikus-entzunezkoen errealizazioa (bideo-erreportajeak, zuzeneko programak…)

Beharrezko ezagutzak:

  • Bideo grabaketa ezagutzak 
  • Ikus-entzunezko edizioari eta errealizazioari lotutako programen ezagutza (Premiere, OBS, Photoshop, After Affects… eta baliokideak). 
  • Bideo ekoizpenean esperientzia
  • Gidabaimena
  • Euskara maila egokia

SOINU TEKNIKARI LANGILEAREN KONTRATAZIOA

  • Lanaldia: %12,5 (Ohar garrantzitsua: teknikariaren lanaren zati handiena izango da, nahitaez, larunbat eguerditik aurrera)
  • Lanaldiaren hasiera: 2023ko apirila
  • Lan-egutegia: Ostiraletik igandera batez ere, arratsalde-gauez (salbuespenak salbuespen). 

Funtzio nagusiak:

  • Faktoriako ekitaldien soinuztapen eta argiztapena.
  • Soinu ekipoaren mantenu eta kudeaketa.

Beharrezko ezagutzak:

  • Soinu teknikari ezagutzak. 
  • Argi teknikari ezagutzak. 
  • Euskara maila egokia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide