Arlabango lanak hasita, errei bat irekiko dute laster

Imanol Beloki Unamuno 2022ko urt. 14a, 08:35
Hondoratuta dagoen errepide zatia Arlabanen.

Trafiko Zuzendaritzak gogorarazi du Arlabango mendateak, GI-627 errepideak, itxita jarraitzen duela. Abenduan izan ziren euriteek mendateko errepide zati batean pitzadura handiak eragin zituzten, eta ezinezkoa dute ibilgailuek bertatik pasatzea. Hori horrela, Aingeru Guardako biribilgunean eta Gure Ametsa jatetxe alboan seinaleak daude jarrita, errepideak itxita jarraitzen duela gogorarazteko.

Hala ere, errepidea konpontzeko lanak hasita daude, eta egun gutxiren buruan errei bat irekiko dute 15 tonatik beherako ibilgailuak bertatik pasa daitezen: "Mendiari eusteko horma ezarriko da asfaltoa hondoratuta dagoen eremuan, eta, lanek lau hilabeteko epea duten arren, errei bat irekiko da laster. Milioi eta erdi euroko aurre-kontua bideratu da lanak egiteko", adierazi du Aldundiak.

Aingeruguardan, Arlaban itxita dagoela jakinarazten duen seinalea.

Gure Ametsa jatetxe alboan, Arlaban itxita dagoela jakinarazten duen seinalea.

Arlabaneko errepidean konpontzen ari diren pitzadura.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak