Euskaraldia, 11 egun euskaraz Donostian!

Euskaraldia, 11 egun euskaraz Donostian! Azaroaren 23tik abenduaren 3ra, 'Ahobizi' edo 'Belarriprest' ikurra soinean eraman, eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa egiteko prest al zaude? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskaraldia-11-egun-euskaraz-donostian/@@download/image/euskaraldia_borobila.jpg
2018/11/14
berria
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra, 'Ahobizi' edo 'Belarriprest' ikurra soinean eraman, eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa egiteko prest al zaude?
Euskaraldia, 11 egun euskaraz Donostian!

Ei, donostiar despistatu hori!... Zu bai zu!

Oraindik ez al duzu izena eman Euskaraldian

Nola?

Hasteko, ondoko bi roletako bat aukeratu:

Ahobizi:
Ulertzen duenari euskaraz egingo diozu, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diezu.

Belarriprest:
Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.

Norberak aukeratuko du zein paper jokatuko duen eta 11 egunetan zehar Ahobizi edo Belarriprest txapa eramango du soinean.

EMAN IZENA! EUSKARALDIA DONOSTIA