Skip to main content

Arabako Mendiak Aske plataformak crowdfunding-a jarri du martxan epaiketa ordaintzeko

Gizartea

Arabako Mendiak Aske elkarteak crowdfunding kanpaina bat jarri du martxan Aixeindar enpresaren kontrako bide judizialaren kostuei aurre egiteko helburuarekin.Elkarteak lege-iruzurra egiteagatik salatu du Euskal Energiaren Erakundeak eta Iberdrolak sustatutako sozietatea. Izan ere, Arabako Mendiak Aske elkarteak adierazten duenez, Aixeindarrek ezin ditu Azazeta eta Laminoriako parke eolikoak bi aparteko zentral moduan proposatu mendikate berean daudelako kokatuta. Talde ekologisten hitzetan “energia proiektu hauek gure lurrak arpilatzeko helburua dute, energia berriztagarriak aitzakia direlarik” eta beharrezkoa ikusten dute edozein energia proiektuk “bioaniztasuna bermatzea” eta “naturarekin eta gizartearekin bateragarriak izatea” Arabako Mendiak Askeren Crowdfunding kanpaina Goteo izeneko plataforman dago dirua eman nahi dutenentzat.