INDARKERIA MATXISTA

EHUk espediente informatibo bat zabaldu dio eraso sexista batengatik salatu duten irakasleari

Arkitektura Fakultateko irakasle batek ikasleei eraso sexista bat egin ziela salatu dute UIB Unibertsitateko Indar Batasunak eta Arrakala emakume taldeak. Gertakariari buruzko «informaziorik» ez ematea leporatu diote EHUri.

Ibaetako Campusean duela hilabete batzuk egindako manifestazioa. GORKA RUBIO/FOKU
2021eko urriaren 22a
13:20
Entzun

Urriaren 4an izan zen erasoa, EHUren Ibaetako campuseko Arrakala emakume taldeak eta UIBk azaldu dutenez. Ikasleei zakila «bortizki» erakutsi ziela esan dute, eta gaineratu dute ez dela lehen aldia irakasle horrek ikasleei antzeko erasoak egiten dizkiena. Salatu dute erasotzaileak klaseak «normaltasun osoz» ematen jarraitzen duela. «Unibertsitateko langile sektorearen aurka egiten diren erasoak salatzeko beharrean gaude», gehitu dute.

Eldiario.es atariak jakinarazi duenez, unibertsitateak barkamena eskatu diela erasoaren biktimei eta haien senideei, eta irakasle horri espediente informatibo bat ireki diola gertatutakoa ikertzeko.

«Gertakaria ez dugu lehenago salatu EHUk informaziorik eman ez duelako horren inguruan. Unibertsitatearen irudia ez zikintzearren, ezkutatu egin dute larritasun handiko eraso hau», jakinarazi dute sareetan zabaldu duten bideo batean. «EHUren organoen eta bere berdintasun politiken itxurakeria» ere salatu nahi izan dute.

Elkarretaratzera deitu dute astelehenerako: 14:30ean izango da, Arkitekturako Fakultatearen aurrean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.