DEBAko UDAL BULETINA | BOLETÍN MUNICIPAL de DEBA 0 zenbakia | Número 0
 
Debako Udal buletina
 
 
 
 
UDAL BULETINA SORTU DUGU HERRITARREKIKO KOMUNIKAZIOA ERAGINKORTZEKO HELBURUAREKIN
 
Asteroko maiztasunarekin buletin digitala argitaratzen hasiko gara. Debako udal gobernuaren jardunaren oinarri garrantzitsuak dira herritarrekiko komunikazioa eta gardentasuna. Horregatik nahi dugu herritarrekiko informazio jarioa handitu eta eraginkortu. Aste honetatik aurrera, beraz, ostiralero udal buletina bidaliko dizuegu emailez horrela eskatzen duzuenoi. Irakurtzen ari zaren hau, buletin horren 0 zenbakia da. Eta, orain arte erabiltzen ditugun komunikazio tresnei gehituko zaie. Azken asteotan bizitzen ari garen egoeraren ondorioz bereziki, herritarrentzat interesekoak eta baliagarriak diren informazioak sortzen dira etengabe. Gure helburua da ahalik eta herritar gehienek izan dezazuen zuzeneko eta kalitatezko informazioa.
 
HARPIDETZA EGITEKO INPRIMAKIA BETE
 
 
 
GIZARTE ZERBITZUAK BERRANTOLATU DITUGU
 
Aritz Larrañaga, Debako alkateordeak Gizarte Zerbitzuetan egindako berrantolaketa azaldu du bideo batean. Egoera zaurgarrian dauden herritarrei behar duten zerbitzua emateko lanean ari da udala eta horretarako beharrezkoak diren neurriak hartzen eta aldaketak egiten. 
 
*Bideoa ikusteko sakatu irudia
 
ZERGEN ORDAINKETA EPEAK MALGUTU EGINGO DITU UDALAK 
 
COVID-19 birusak sortu duen egoera dela eta, Debako udalak, herritarrek ahalik eta kalterik txikiena jasan dezaten, zergen kobraketak malgutu egingo ditu, epeak luzatzen eta erraztasunak eskaintzen. Herritarrei bezala, ostalariei ere lagunduko zaie.
 
Irakurri gehiago
 
 
DEBAKO UDALAREN, ITZIARKO AUZO UDALAREN ETA PROFESIONALEN GOMENDIOAK 
 
COVID-19 birusaren ondorioz sortutako osasun alarma egoeraren aurrean, gaitza ahalik eta gutxien heda dadin beharrezkoa da neurriak hartzea. Hainbat gomendio ematen dituzte bideo honetan Debako udaleko ordezkariek, Itziarko auzo udalekoek eta arlo desberdinetan diharduten profesionalek.
 
*Bideoa ikusteko sakatu irudia
 
LAN ARLOARI LOTUTAKO LAGUNTZA ESKAINTZEN DU DEBEGESAK
 
Egoera honen ondorioz lanik gabe geratzen diren eskualdeko pertsonei laguntza emateko telefono bidezko zerbitzua sortu du Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak. Halaber, autonomo eta enpresentzako laguntza ere eskaintzen du eta diru-laguntzen laburpena ere prestatu du.
 
Irakurri gehiago
 
DEBAKO UDALA
Portu kalea, 1
+34 943 19 28 40
20820 Deba
Facebook
Twitter
Instagram
YouTube
 
 

Mezu hau honako helbideari bidali zaio

Email hau jaso duzu Debako udalaren inguruko informazioa jasotzea eskatu duzulako

 
 
© 2020 DEBAKO UDALA