Hemen zaude

LABek ETBko Miramongo lan osasun eta segurtasun baldintza larriak Ikuskaritzan salatu ditu

Txosten honen helburua lan arriskuen prebentzio zerbitzuaren funtzionamendu geldoa eta arlo buru ezberdinen utzikeria  eta ardura eza salatzea eta agerian uztea da. Bertan kalitateko telebista publiko batean ezin sinetsi, baina ematen diren hainbat segurtasun eta garbitasun arazo larriak jasotzen dira, sinestezinak baino errealak ere badiren argazkiek ilustratuta.

Miramongo lan zentroak, Bilbokoarekiko, berezitasunak ditu lan egiteko eran. Bilbokoa gehienbat informatiboetara dedikatzen den bezala, Miramongo lana, gehienbat, entretenimendu programetan oinarritzen da. Bilbon dekoratuak denbora luzerako montatzen dira. Miramonen berriz, montaje/desmontaje asko dago eta publikoarekin lan egiten dugu gainera.

Nahiz eta azken urtetan ekipamendua eta instalazioak apurka berritzen ari diren, oso nabaria da Miramon zaharkituta dagoela.

EITB taldeak prebentzio zerbitzu propioa du. Alberto Santos da buru eta lanaldi osoan dago. Enpresak, ordezkari, bilera maiztasun, zentru inspekzio, auditoria eta abarren inguruan legea betetzen du.

Dokumentu honekin, prebentzio txostenetan islatzen diren intzidentziak konpontzeko garaian arlo buruek duten inplikazio falta salatu nahi dugu.