Alaitz 20 urteko musikari amezketarra da. 8 urte zituela hasi zen pianoa jotzen eta berehala
Donostiako Francisco Escudero Kontserbatoriora egin zuen salto. Bertan pianoko 10 urteko
ikasketak gauzatu ondoren, gaur egun, Musikenen, Euskal Herriko Goi-Mailako Musika
Ikastegian pianoaren interpretazioko ikasketak gauzatzen ari da.
Pianoaz gain, txikitatik gitarra eta ahotsa izan ditu bidelagun. Azken urteetan kontzertu akustikoak emanez aritu da eta pixkanaka bere abesti propioen sorkuntzan murgildu da. Alaitzen kontzertuetan, bere abestiez gain, euskal talde eta abeslarien bertsio ezberdinak akustikoan entzun ditzakegu; ahotsa betiere piano edo gitarraz lagundurik.