'Euskaraz ahoskatzen ikasi eta irakatsi' ikastaroa, irailaren 18an, Donostian
- 2019ko otsailean, Euskaltzaindiaren mendeurreneko ekitaldien artean ahoskerari eskaini zitzaion jardunaldi bat. Hitzaldi eta eztabaidak amaitu ondoren, han azaldutakoak ikasketaren aldetik jorratzen jarraitzeko asmoa azaldu zuen Ahoskera Batzordeak. Ikastaro aurreratua 2019ko urrian egin zen, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean.
- Aurtengo maiatz-ekainerako ari zen Euskaltzaindia ikastaro berriak eratzen, baina bertan behera utzi behar izan ziren osasun krisiagatik. Orain, eta osasun egoerak eragozten ez badu, irailaren 18rako proposatu da bigarren hitzordua.
- Egitarau osoa, HEMEN
- Izen-ematea (irailaren 11 arte): +34 943 42 80 50/ donostiaordez@euskaltzaindia.eus
Idatzi iruzkina