Atea Zabalik Zerbitzua aktibatuta etxegabeentzako

Neguko protokoloari esker hotzaldietan gaueko aterpe zerbitzua eskaintzen zaie kalean lo egiten dutenei

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako Udalak muturreko hotz aurreikuspen egunetan etxegabeei larrialdi-arreta egiteko protokoloa aktibatu du negua amaitu bitartean. Epe horretan, baldin eta kostaldean izotz eta eguraldi okerreko aurreikuspena badago, kalean lo egiten duten pertsonei gaua igarotzeko aterpe bat eskaintzen die azaroaren 15etik martxoaren 31ra arte.

Gizarte Ekintzako zinegotzi Aitziber San Romanek zerbitzuaren garrantzia azpimarratu du: "gau hotzetan kalegorrian dauden pertsonak artatu ahal izateko Udalak neguko dispositibo bat jartzen du abian, Atea Zabalik Zerbitzua, honek urte osoan etxerik gabekoentzat eskaintzen den zerbitzua indartzen du. Helburua da hotzaldietan inor kalean geratu ez dadin”.

Zerbitzua eskaintzearekin batera protokolo bat konpartitzen da suhiltzaile, Udaltzaingo, SOS Deiak eta kalean bizi diren pertsonekin lanean ari diren elkarteekin. Elkarlan honi esker, iragarritako hotzaldietan kalean topatzen dituzten etxegabeei aterpe zerbitzuaren berri eman ahal izango diete.

Kalean bizi direnen azken kontaketaren datuak aintzat hartuta, beharbada aurten etxegabe gehiago egon daitezkeela aurreikusita, San Romanek iragarri du horretan lanean dihardutela: “dispositibo honen kobertura handitu nahi dugu aterpe plaza gehiago eskaini ahal izateko eta kokaleku berriak egokitzeko”.

2018/11/15-an argitaratua