Ez ohiko jaiak izango dira aurtengoak, baina zapia soinean eramanez kolore berezia emango diegu San Joan egunaren bueltako ekintzei. Eta bide batez, AEDren jarduera finantzatzen lagundu ez ezik, gure hizkuntza erdigunean jarriko dugu, gure kaleetan hain beharrezko duen presentzia sendotzeko. Beraz,  LEPUAN ZAPIXA, PIZTU HERRIXA!

Zapiak ekainaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 3na eurotan, honako toki eta lekuetan:

  • Irati, Etxoste, Monte tabernak
  • Ttukun fotokopia denda
  • AEDren bulegoa
  • Kalean jarriko dituen mahaietan:
eguna ordua tokia
Ekainak 17 19:00-21:00 Arbolapeta
Ekainak 18 11:00-13:00 Seber Altube
  19:00-21:00 Arbolapeta
Ekainak 19 12:00-14:00 Seber Altube
  19:00-21:00 Arbolapeta
Ekainak 20 12:00-14:00 Arbolapeta
  19:00-21:00 Arbolapeta
Ekainak 21 11:00-13:00 Seber Altube
  18:00-20:00 Seber Altube
Ekainak 22 11:00-13:00 Seber Altube
  18:00-20:00 Seber Altube
Ekainak 23 12:00-14:00                     Txoznagunea
  19:00-21:00 Arbolapeta

.