Ogi apurrak Ogi apurrak

Web edukia Web edukia

Barakaldoko Udalak COVID-19 Koronabirusaren aurrean hartutako neurriak

Barakaldoko Udalak lantalde bat sortu du COVID-19 Koronabirusaren egoera aztertzeko eta haren hedapena geldiarazteko prebentzio-neurriak hartzeko.

Edukiaren listatua Edukiaren listatua

2020/03/16

Egutegi fiskala aldatu du Barakaldok, bai eta kobrantza epeak luzatu ere, isolamenduak dirauen bitartean herritarrek eta enpresek tramiterik ez egin behar izateko

Ekainaren lehenera arte luzatu du Udaleko Ogasun Arloak apirilaren lehenerako aurreikusitako udal zergak kobratzen hasteko epea. "Herritarrak lasai egoteko hartu dugu zerga ordainketa luzatzeko neurria, horrela ez baitute etxetik irten beharrik izango tramiteak udaletxean egiteko", adierazi du Ogasun Arloko zinegotzi Danel Solak.

Etengabe ari da Barakaldoko Udala koronabirusa geldiarazteko eginkizunean laguntzeko neurriak hartzen. Horrela, bada, egutegi fiskala aldatzea erabaki du Ogasun Arloak, udal zergak ordaintzeko borondatezko epea luza dadin.

Ondorioz, apirilaren lehenetik aurrera izan beharrean borondatezko ordainketa epea, ekainaren lehenean hasiko da, bi hil geroago, alegia. "Udaletxera kudeaketak egitera datozen herritar eta toki enpresak kezkaturik egon ez daitezen hartu dugu neurria:  behar adina denbora izango dute, beraz, horretarako, egun bizi dugu osasun-krisia igarotakoan", adierazi du Ogasun Arloko zinegotzi Danel Solak.

Hauek dira hartutako neurriak eragindako zergak: ibilgailuen zerga, kutxazain automatiko eta saltzaileen tasa, aparkaleku edo ibien erreserba eta aparkalekuen urteko kanona. Ez dute, ordea, aldaketarik izango OHZk eta JEZk, irailetik aurrera hasten baita horiek ordaintzeko epea.

HILABETEZ ATENDA, PREMIAMENDU JAKINARAZPENAK ETA KITAPENAK
Ez da  hori Ogasun Arloak abian jarritako neurri bakarra; era berean, premiamendu-probidentzien jakinarazpenak, kontu korronteen enbargoak eta zerga-likidazioak edo zuzenbide publikoko beste edozein diru-sarrera kautelaz etetea ere erabaki baita. Etenda geratuko dira, halaber, abian dauden kobrantza-tramiteak, epemuga martxoaren 27ra arte dutenak; nolanahi ere, berrikusi egin ahal izango dira, egoeraren bilakaeraren arabera.

EZ DA UDALEXERA ETORRI BEHARRIK ZERGEI NAHIZ ORDAINKETEI BURUZKO GALDERAK EGITERA
Zalantzarik izanez gero, hots egin 010 telefono zenbakira ala 944 789 200 zenbakira, kanpotik deituz gero. Diruzaintza nahiz Zerga Kudeaketa atalekin harremanetan jartzea dago, bestela, posta elektroniko hauen bitartez: gestiontributaria@barakaldo.eus ala recaudacion@barakaldo.eus

ETENDA, HAUR ESKOLEN MATRIKULAZIO PROZESUA
Bertan behera geratu da, era berean, haur eskolen matrikulazio prozesua. Asteazken honetan, hilaren 18an, zen amaitzekoa; abisua eman arte luzatuko da.

PREMIAZKO TRAMITEAK, BESTERIK EZ
Edonola ere, aurrez aurreko arreta emango du Udalak premiaz egin beharreko erregistratzeetan eta gizarte-premietan; horrenbestez, herritarrei gogorarazten zaie www.barakaldo.eus orrian egoitza elektronikoa balia dezaketela, bai eta  mugikorrean, berriz, Barakaldo App doako aplikazioan.  Zalantzarik izanez gero, hots egin 010 telefono zenbakira ala 944 789 200 zenbakira, kanpotik deituz gero.  Zerga Kudeaketa atalekin harremanetan jartzea dago, bestela, posta elektroniko hauen bitartez: