EP formatuan dator Kintsukoroiren azken lana

“Bost kantu, bost mundu, hamaika ordu, elkarlana, autoekoizpena eta batez ere mimo handiz egindako lana da EP honetan topatuko duzuena”, horrela definitu du Maria Rivero abeslariak sare sozialetan Kintsukoroi proiektuarekin kaleratu berri duen lana.

Balmasedako musikariak Mark Jordan ekoizlearekin batera sortu ditu kantuak eta orain arte sarean entzungai egon dira, gaurtik aurrera berriz, EP formatu fisikoan ere eskuratu daitezke.

EPa Nieves Basterretxearen obra batean oinarrituta dago eta diseinua Aitziber Onaindiarena da.

Riverok bere ibilbide musikalari erronka berri bat jarriz Kintsukoroi, bere bakarkako proiektua, aurkeztu zuen iaz. Proiektu hau bildutako esperientzien emaitza da, ikasitakoaren isla, orain arte argitaratu duen proiektu pertsonalena.

Zabaldu: