Dec
12
10:00

Emakume Abertzaleon VIII.Topaketa Feministak

 

ARRETAZ IRAKURRI:

Egoerak ahalbidetzen badu topaketak aurrez aurre egitea lehenetsiko dugu. 

Osasun neurriak, segurtasun distantzia eta aforoak zainduko ditugu. Horregatik, ezingo dugu bazkaririk eman eta eguna pasatzeko behar duzuen janaria etxetik ekartzea eskatuko dizuegu. Bazkaltzeko leku goxo bat eta ura bermatuko da.

Egoerak ez badu ahalbidetzen, streaming bidez egingo ditugu topaketak. Aukera presentzialean zein Streaming-ekoan bono berdina ordainduko da.

Azkenean ezin baduzu Oreretara hurbildu inskripzioari uko egin ahalko diozu erantzun emailean jasoko duzun formularioa beteta eta topaketak streaming bidez jarraitu ahalko dituzu. Baina mesedez, antolakuntza errazte aldera, behin izena emanda ahalik eta aldaketa gutxien egitea eskatzen dizuegu.

Behin izena emanda ez da dirurik bueltatuko, etortzeko arazoak badira edo topaketen formatua dena delakoa ere.

Ordainketa txartelaz egin behar duzu galdetegia bete ostean, erantzun emailean jasoko duzun loturan, eta hori egin arte ez zaude izena emanda.

Ordainketa burutzean, QR kode bat helduko zaizu. Hori izango da sarrera, abenduaren 12an paperean  edo digitalean eraman beharko duzuna.

2020-11-22 22:53:00 arte zegoen zabalik izen emateko epea.