LAN ESKAINTZA

Kultur kudeatzailea eta programatzailea

Erredakzioa 2023ko mar. 10a, 12:01

2023ko apiriletik aurrera Kultur kudeatzailea eta programatzailea izateko lan eskaintzari buruzko informazio guztia.

Faktoriak kutur-kudeatzaile eta programatzaile lanpostua eskaini du lanaldi erdian aritzeko apiriletik aurrera, lanaldia handitzeko aukerarekin.

Pertsona horren funtzio nagusiak euskarazko kulturgintza proiektuen kudeaketa eta Faktoriako kultur-programazioaren dinamizazioa izango dira. Era berean, hazkuntza prozesuan dagoen ildo baten parte izateko aukera izango du, izaera ezberdinetako proiektuetan parte hartuta (diziplina arteko arte zikloak, sormen- erresidentziak, sorkuntza- bekak, bitartekaritza artistikoak, besteak beste).

Lan-deialdi honetan interesa duten pertsonek martxoaren 26a (igandea) baino lehen bidali beharko dituzte aurkezpen gutuna eta kurrikuluma Faktoriako webguneko 'Gurekin lan egin' atalera. 

Lanpostuaren gaineko edozein zalantza argitzeko interesdunek lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera idatzi edo 633 51 73 83 telefono zenbakira deitu dezakete. 


Egiteko nagusiak

  • Faktoriako kultur-programazioaren dinamizazioa.
  • Kultur-proiektuen kudeaketa holistikoa: planifikazioa, jarraipena eta ebaluazioa. 
  • Euskarazko kulturgintza indartzeko proiektuak eta jarduerak proposatu eta hauek dinamizatzea.
  • Kultur-sorkuntza ildoaren dinamizazioa eta artikulazioa, Kultura arduradunarekin elkarlanean.
  • Faktoriako sormen egonaldien kudeaketa eta diseinuan laguntzea, Kultur arduradunarekin elkarlanean.Euskarazko kulturgintzaren ezagutza.
  • Kultur sorkuntza, programazioa, eta transmisioa sustatzeko gaitasunak.
  • Kudeaketa gaitasunak.
  • Dinamizazio eta ekintzailetza gaitasuna.
  • Erabakiak hartzeko gaitasuna.
  • Harreman pertsonaletarako gaitasuna.
  • Euskara ondo menperatzea edo gaitasun hori eskuratzeko bidean egotea. 

Eskatzen da

  • Euskarazko kulturgintzaren ezagutza.
  • Kultur sorkuntza, programazioa, eta transmisioa sustatzeko gaitasunak.
  • Arteari eta kulturari buruzko ezagutzak.
  • Kudeaketa gaitasunak.
  • Dinamizazio eta ekintzailetza gaitasuna.
  • Erabakiak hartzeko gaitasuna.
  • Harreman pertsonaletarako gaitasuna.
  • Euskara ondo menperatzea edo gaitasun hori eskuratzeko bidean egotea.

Baloratuko da

  • Arteari eta kulturari buruzko ezagutza zabalak.
  • Kulturgintzaren esparruko elkarte edo entitateetan aritu izana. 
  • Egitura parte-hartzaileetan eta talde lanean aritzeko gaitasuna eta esperientzia.
  • Sortzailea izatea.
  • Soinu eta argi teknikari aritzeko ezagutzak izatea. 
  • Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea.
  • Ikasteko jarrera izatea.
  • Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkidea izatea.

Eskaintzen da

  • Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea.
  • Lantalde dinamiko baten partaide izatea.
  • Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera.
  • Lantoki atsegin eta eroso batean lan egiteko aukera.
  • Lanaldi erditik osora igarotzeko aukera, ildoaren garapenaren arabera.
  • Ordutegi malgua, lanaldiaren %40a telelanaren bidez egiteko aukera.
  • Hilabeteko soldata: Lanaldi erdirako 750 € gordin (14 ordainsaritan)
  • Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide