Berrikuntza teknologikoak

Googlek mezularitza propioa abiatuko du WhatsApp eta Telegramekin lehiatzeko

Istanteko mezularitzako zerbitzu propioa abiatuko du konpainia erraldoiak, zeina Android telefono guztietan egongo den eskuragarri, Mezuak aplikazioan. Maniobra horren bitartez, Googlek aurre egin nahi die WhatsApp etaTelegrami.

Rich Communications Services (Komunikazio Aberastuen Zerbitzua edo RCS, ingelesez) da zerbitzu hori. Hasiera batean, telekomunikazioen operadoreen eta smartphone telefonoen fabrikatzaileekin adostutako akordio baten emaitza behar zuen izan zerbitzuak, baina motel zabaltzen ari zenez, Googlek bere kabuz erabaki du RCS zerbitzua Android telefonoen bide eskaintzea, hain justu, telefonoetako Mezuak aplikazioaren bidez.

RCS desagertutako SMS mezuen bertsio oso hobetua da, eta Googleren asmoa da horren bitartez istanteko mezularitzako zerbitzuek dituzten aukera guztiak eskaintzea, tartean, taldeko txatak, ahots oharrak, kokapenak, emoji edo egoerak. Hala, erabiltzaileek ez luke hirugarren baten aplikaziorik instalatu behar mugikorrean.

Hortaz, RDC teknologia zabaltzen denean, ez da beharrezkoa izango telefono zenbaki bat kanpoko zerbitzu batekin lotzea mugikorrean bildutako kontaktuekin txateatzeko. Hil honen amaieran Frantzian eta Erresuma Batuan zabalduko da teknologia hori, bertako operadoreek teknologia horretarako euskarria eskaintzen duten gorabehera. RCS, halaber, gainerako herrialdeetan zabalduko da apurka-apurka.

Googleren zerbitzu berri horren arazo azpimarragarriena da mezuak oraindik ez daudela mutur batetik bestera zifratuak. iMessage, WhatsApp edo Signal aplikazioen mezuak modu horren bidez babesten dira. RCSren mezuak babestuta egon ez arren, Googlek nabarmendu du mezuak zerbitzarietatik ezabatuko direla hartzaileak behin jasota.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu