Skip to main content

MusikaZuzenean TB # 252: Karma + Martin Arakama Biurrun (Nikotina, Ziribulio...)

Musika Zuzenean

MusikaZuzenean telebista saioaren 252 ataleko lehen erreportajea grabatzeko errepidea hartu eta Biarritzeko Atabal aretora jo dugu. Bertako entsegu lokalean genituen zain Benjamin, Migel eta Antton, Karma taldea osatzen duten hiru musikariak. Luze eta zabal aritu gara argitaratu duten debuteko lehen diskoaz.

Hitz Bitan atalera, berriz, Martin Arakama Biurrun gonbidatu dugu Ziribulio Sound System eta Nikotina taldeetako kidea. Bere gustoko disko, areto eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.

Saio guztiak nahieran hamaika.eus en eta Youtuben.