Sexualitate askeen aldarria Atharratzen, Bekat'uros egunean

Argazkia: Euskal Irratiak.
Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2024ko apirilaren 23an - 12:34

Bekat'uros egunak ehunka pertsona elkarretaratu ditu Basabürüako hiriburuan. Altxalili kolektiboak eta Prefosta elkarteak, harrotasunaren martxa ere egin dute Atharratzeko karriketan barrena, Euskal Herria osoko LGBT komunitateko kideekin. Antolatzaileek azaldu dutenez, "ez da errez LGBT pertsona batendako bazterkeriaz inguratutako gizarte batean haztea, are gehiago Ipar Euskal Herria barnealdean". Iragan berri den asteburuan bakoitzak bere sexualitatea aske bizi ahal izan du Atharratzen.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGTB mugimendua
2024-05-17 | ARGIA
LGTBIfobiaren aurka egingo dute ostiral arratsaldez manifestazio ugaritan

LGTBIfobiaren aurkako eguna da maiatzaren 17an eta arratsaldez mobilizazio ugari izango dira Euskal Herrian barrena. Albistearen bukaeran ematen dizuegu horietako batzuen berri.


Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


Bizipoza: aniztasun funtzionala, kulturala eta sexuala bistaratzen eta lantzen

Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]


LGTBI pertsonak armairutik ateratzeko beldur dira lantokian

LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.


Sexu bereko pertsonen arteko ezkontza onartu du Greziak

Berdinen arteko ezkontza legeztatzen duen lehenengo herrialde kristau ortodoxoa da.


Eguneraketa berriak daude