Bizkaiko museoak ekainaren lehenengo hamabostaldian irekiko dira, osasun arloko segurtasun-neurri guztiekin

2020-06-01

Besteak beste, Euskararen Etxea eta Euskararen Interpretazio Zentroa ekainaren 9an irekiko dira. Euskararen Interpretazio Zentroa bisitatzeko hitzordua aurretik hartu beharko da: Erreserbak telefonoz edo emailez egin daitezke: info@euskararenetxea.eus – 944 028 081

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura, Kirola eta Euskara Saialak jakinarazi duenez, museoak eta aretoak espazio seguruak izango dira, eta osasun-segurtasunaren arloan ezarritako neurri guztiak beteko dituzte. Edukiera ere espazio bakoitzaren errealitateari egokitu zaio, jendearen segurtasuna une oro bermatuta egon dadin. Jada ezagun zaizkigun neurriak hartuko dira, besteak beste, eskuak garbitzea; horretarako, gelak jarriko dira jendearen eskura.

Gainera, beste neurri berezi batzuk ere hartu dira: maskara nahitaez erabili beharko da, interaktiboak eta botoiak erabili ezinik utzi dira, ibilbideak egokitu dira eta seinale gehiago jarri dira. Aldundiaren museo- eta areto-sarea eta Euskararen Etxea ekainaren 9an irekiko dira, eta, egun horretatik aurrera, aurretiazko hitzordua hartu ahal izango da Santimamiñera eta Muñatones gaztelura joateko.

Bizkaiko museoak irekitzeko ezarri den egutegia:

Ekainak 1: Guggenheim Bilbao Museoa, Arte Ederren Museoa (Bilbo), Hontza Museoa, Antzasti Euskaldunon Etxea, Bizkaia Zubia, Gernikako Bakearen Museoa, Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoa eta Agurtza Arrantza teknikaren Interpretazio zentroa.

Ekainak 2: Itsasmuseum Bilbao, Enkarterrietako Museoa, Eleiz Museoa, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa eta Durangoko Arte eta Historia Museoa, Orozkoko Museoa eta Simon Bolivar Museoa.

Ekainak 3: Euskal Museoa eta Bilboko Artelan Berreginen Museoa.

Ekainak 6: Dolomitas Museoa eta Athletic Club Museoak ere zabalduko ditu ateak printzipioz asteburuetan bakarrik.

Ekainak 7: Automobil Zahar eta Klasikoen Museoa (Torre Loizaga).

Ekainak 9: Aldundiaren museo- eta areto-sarea, Santimamiñe eta Muñatones Gaztelua. Eta Bilboko Aste Santuko Pasoen Museoa.

Ekainak 11: Balmasedako Historiaren Museoa eta Balmasedako Pasio Bizidunaren Museoa.

Ekainak 13: Butroiko Plazentia Museoa.

Ekainak 15: Industriaren Museoa.

Euskal Abertzaletasunaren Museoa eta Medikuntza Historiaren Euskal Museoa itxita egongo dira.

Informazio gehiago: web.bizkaia.eus.