Skip to main content

Garagardo artisaua eta kooperatibismoa

Geltokia

Garagardo artisaua aitzaki hartuta, elkarlanaren onurez, kooperatibismoaz, ekoizpen prozesuaz edota bertako lehengaiak erabiltzearen garrantziaz hitz egin dugu, besteak beste, aste honetako Geltokia saioan.

Horretarako, Aritz Aranguren EH Beer Koop kooperatibako langilea eta Beñat Birasuegi OlatuKoop elkarteko langilea elkartu ditugu, Aritz Ganboak gidatuta. Mitika, Saltus, Otsaihen, San Donato eta Barceloka garagardoen egileek sortu dute garagardo kooperatiba hori, eta horrela, hobbie zena bizimodu bihutzea lortu dute.

Saio guztiak nahieran hamaika.eus en eta Youtuben.