Request edit access
ERANDIOKO BERBALAGUNA
2023-2024 IKASTURTEA

Euskaltzaleen Topaguneak ikasturte berrian noiznahi, nonahi mintzapoza praktikatzeko gonbidapena luzatzen die euskaltzaleei. Berbalagunak lagunartean, modu eraginkorrean eta giro ezin hobean euskaraz saretzeko esperientzia anitzak eskaintzen ditu duela 30 urtetik. Ikasturte berria hastearekin batera, etengabe ehuntzen doan sarearen partaide berriak mintzapraktikan murgilduko dira. Izan ere, zabalik dago aurten Berbalagun egitasmoetan izena emateko deialdia, komunitatearekin bat egiteko aukera.

Zer da Berbalaguna?
Mintzapraktika egiteko egitasmoa da. Euskaraz egiteko ohitura duten lagunak, eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartzen ditu astean ordu betez euskaraz hitz egiteko.

Zer da Gurasolaguna?
Gurasoentzat aldaera da. Haurrak direla eta, beraien ordutegi edo zaintza beharretara egokituta dago. Familian egiteko ekintzak antolatzen dira.

Zertarako?
Euskara gehiagotan erabiltzeko, euskararen ezagutza handitzeko, euskarazko harremanak egiteko, euskararen alde egiteko... Mila arrazoi daude Berbalaguna izateko!
Sign in to Google to save your progress. Learn more
IZEN EMATE FITXA
Izen abizenak *
Jaiotze data *
Emaila *
Telefonoa *
Herria *
Auzoa
Helbidea *
Posta kodea *
Next
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This form was created inside of Euskaltzaleen Topagunea. Report Abuse