Helduen arteko ginkanak - Abenduaren 2-3an
HELDUEN ARTEKO GINKANA
Ariketa bermatzeko eta herriko guraso/helduak aktibatzeko, Getxoko auzo ezberdinetan helduentzako ginkanak antolatuko ditugu.  

- Malakaten (Andra Mari): abenduaren 2an, 17:30ean
- San Nikolas plazan (Algorta): abenduaren 3an, 17:30ean
- Santa Eugenian (Romo): abenduaren 3an, 17:30ean

*Helduok ginkanan parte hartzen dugun bitartean, umeak begirale talde batekin jolasten egongo dira.

ETA GINKANAN GAUDEN BITARTEAN... GOGORATU!
- Lehen hitzak euskaraz, gainerako heldu/guraso ezagun eta ezezagunekin.
- Guraso/heldu euskaldunari euskaraz egingo diogu.
- Guraso/helduak euskaraz ulertzen badu, euskarari eutsiko diogu.

Azaroaren 22tik abenduaren 5era bitartean, ariketa egitea erabaki dugun helduok, inguruko guraso/kide/helduei ariketa egiteko proposatuko diegu; parkean, plazan, eskola inguruan, kiroldegian edota bestelako guneetan, umeekin harreman zuzena dugun gainerako helduekin hizkuntza ohiturak aldatzeko konpromisoa hartuko dugu.

"Haurrek euskaraz egingo dute, zu gainerako helduekin euskaraz egiten eta ondo pasatzen ikusten bazaituzte".
Animatu zaitez eta gonbidatu zure inguruko guraso/lagun helduak!

Informazio gehiagorako:
getxo365@bizarralepoan.eus
688 65 30 42
Sign in to Google to save your progress. Learn more
Email *
Clear selection
Zein auzotako ginkanan parte hartuko duzu? *
Zein egunetako ginkanan parte hartuko duzu? *
Required
Telefono zenbakia (aukeran)
Argazkiak egiteko baimena ematen diguzu?/ Nos das permiso para sacar fotos a lo largo del taller?Izen-abizenak *
Eskerrik asko!
Harremanetarako: getxo365@bizarralepoan.eus / 688 65 30 42 / 94  491 03 87
Datuak babesteko legea
LOPDrekin bat, BIZARRA LEPOAN Euskara elkarteak bermatzen du datu pertsonalen tratamendu modu konfidentzialean egingo dela, eta erakunde honen aurrean datu pertsonaletarako sarbide eskubidea gauzatu ahal izango da jasotako datu pertsonalen, tratamenduaren xedeen, hartzaileen eta gordetzeko epeen gaineko informazioa jaso ahalizateko, okerrak diren datuak zuzentzeko eta osatu gabeko datuak osatzeko, datuak ezabatzeko  ezeztatzeko, datuen tratamendua aurkatzeko edo mugatzeko interesdunak bere baimen erretiratzen duenean. Aipatutako eskubideak erakunde honetan gauza daitezke honako helbideetan: Martikoena 16, 2. solairua - 4. bulegoa; 48992 Getxo helbidea edota getxo365@bizarralepoan.eus
Antolatzaileak:
Submit
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Privacy Policy