EZKUTUKOAK

Emakumeak* STEM arloan

Otsailaren 11 zientziako emakume eta nesken nazioarteko eguna da. Hori dela eta Industria Teknologia I ikasgaian gaia aztertu dugu, datuetatik abiatuz.

Hausnarketarako abiapuntu gisa HIDDEN FIGURES filma ikusi dugu. Luzemetrai honek Mary Jackson, Dorothy Vaughan eta Katherine Johnson matematikariek NASAn espazioko lehiaren garaian jokatutako papera azaltzen digu, testuinguru hartan emakume eta afroamerikar izateak zekartzan ondorioak aurkeztuz.

Hiru emakume hauek ez dira, ordea, historiak ezkutatu dituen STEM arloko pertsona esanguratsu bakarrak.